Izena: Justo eta Pastor Santuak.
Kokapena: Baseliza hau Demiku auzoan egon zen, hain zuzen ere, Justu izeneko baserri-etxearekin hormakide. Etxe hori 1934an Garbikundearen Amaren baseliza eraiki zen tokian zegoen.
1793ko ekainaren 2an pastoraltzar-bisitak egindako aktan oinarrituta aipaturiko baserri-etxearen ondoan kokatuta zegoela badakigu. Aktan hauxe esaten da:
“(..) se visito la hermita de los Santos Justo y Pastor en Demenigo observando que por el interior tiene comunicación a un establo, por lo que se ordena cortar dicho paso, pues de lo contrario no se autorizara a celebrar la Santa Misa”.
Ohar historikoak: Errogatibak: Zabalak baseliza honen aipamenak bildu ditu XVIII. gizaldiaren azken urteetan; horren arabera, errogatiban joaten zen eta beste batzuen artean ondokoak daude:
“(...) letanía hasta la cruz y a la ermita de San Justo y Pastor el 11 de Agosto, con misa cantadilla en la ermita de Larrosa al retorno de la letanía”.
Baselizaren ondasunak: 1819an Kalagorriko Gotzainak baseliza eraisteko dekretatu zuen, Bermeoko Udalaren eskaera aintzat hartuta.
Aipaturiko Zabalak baseliza honen inguruan zera dio:
“(...) Forzados por la estrechez pecuniaria se vendieron en público remate celebrado en 1829 los bienes de las ermitas de la Cruz, de San Justo y Pastor, de San Miguel, de San Andrés y I heredad de la de Larrosa (...)”.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.