Izena: Jesusen Bihotz Sakratua.
Parrokia: Akordako Andra Mari Garazi.
Kokapena: Laidako hondartzaren aldamenean, Anakabena etxetik eta Laida jatetxetik gertu.
Sarbidea: Gernika-Lumo - Ibarrangelu (Laidatik) errepidea, 44,700 km-an, ezkerraldean.
Deskribapena: 8,50 x 6,50 m-ko oin-plano errektangeluarra. Bost aldeko abside poligonala (de 1,30 x 2,80 x 2,80 x 1,30 m). Nabe bakarrekoa izatearekin batera, presbiterioarengandik banatzeko puntu erdiko arkua zabaltzen da bien tartean. Karez zuritutako harlanduzko hormak eta harlandunezko ertzak. Lau isurialdeko teilatua bi zinbrien gainean. Bao bakarreko kanpai-horma kanpaiarekin eta goialdean burdinazko gurutzea du. M-an puntu erdiko arkudun atea du. H-an puntu erdiko arkudun bi leiho. M-an puntu erdiko arkudun bi huts-gune, eta bat, zirkularra, ate gainean. Bost huts-gune absidean. Harlauzazko zorua. Aurrealdean arkupea du.
Irudiak: Kristo Santua, Jesusen Bihotz Sakratua, San Jose, Karmengo Birjina, Loiolako San Inazio eta Mirarigile.
Sakristian: San Antonio eta BegoƱako Birjina.
Margo-lana: San Sebastian.
Artapena: Ona.
Jaia, kultua eta errituak: Uztailaren 22an, San Inazio egunean, meza nagusia ospatzen da baselizan.
Duela urte batzuk, Jesusen Bihotz Sakratuaren jaia (Corpus egunaren hurrengo asteko ostiralean) ospatzen zen.
Oharrak: Anastasio de Arginzoniz arkitektoak eraiki zuen 1924an, Fernando Sainz Intxaustegiren pentsura, haren lurretan egin zen eta. Arkitektoak, bertako abade arduradunarentzako dirua batzea ere lortu zuen, inolako irizpideri jaramon egin barik aukeratu zuen arduradun nor izan. 1.928aren apirilaren lehenengo eguna bete zuela zabaldu ziren ateak lehenengoz.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.