Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Jesus Gurutziltzatua. Barkamenaren Kristo Santua moduan ere ezaguna da.

Parrokia: Asuntzioko Andra Maria parrokiaren zen.

Kokapena: Parrokia-elizaren atarian bertan zegoen. Duela gutxi desagertu da, bere lekuan batzarrak egiteko gela egokitu baita.

Ohar historikoak: 1793ko ekainaren 6an Kalagorriko gotzaina zen Frantzisko Mateo Agiriano Gomez Jaun Txit Gorenak idatzitako autoaren arabera kanposantuko Kristoren kaperako andra mariaren irudia Ebanjelioaren aldamenean lotsagarri eta itsusi zegoela. Irudia kentzeko eta bere pintura txarra ezabatzeko agindu zuen. Era berean, aurrekoak betetzen lekua zuriz margotzeko eta itxuroso uzteko gaineratu zuen. Horrela egin ezean, hogei dukat ordaindu beharko zutela eta horrelako kasuetarako legeak ezartzen zituen bestelako zigorrak indarrean sartuko zirela argitu zuen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.