Izena: San Joan.
Parrokia: Etxanoko Asuntzioko Amaren herri-elizaren menpekoa izan zen.
Kokapena: Gaur egun hondamendian dagoen Ibargorozikako baserri-etxearen ondoan egon zela esaten dute.
Ohar historikoak: San Millan de la Cogollako Kartularioan Ibargorozika aipatuta ageri da, Toda eta Bermeoko San Migel Goiaingeruarekin batera:
"(...) unum monasterium reliquiis ferente S. Vicenti de Uarthe, in termino Bizkaie, cum tres decanias, una Ibargorocika, et alia decania que vocitant, in ora maris, cum suos morturos ad illa pertinente."
Lope IƱiguez eta Ticlo Jaun-Andereek San Millani Bizkaiko lurretan dagoen Ugarteko San Bizente monasterioa eskaintzen diote. Horrek hiru dekania ditu: bat Ibargorozika, beste bat Tuda deiturikoa eta Bermeoko portuan, itsasoaren ondoan, dagoen San Migel Goiaingeruaren eliza.
Baselizaren eraustea: Baselizaren erauste-baimenean eta horko irudi titularra Bizkargiko Gurutze Santuko ermitara eramateko eskaera Etxanoko elizateko Akta-Liburuan aipatuta ageri dira. (Begiratu udalerri honetako Urrialduako San Migel baselizaren deskribapena).
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.