Izena: Guzmango Domingo Santua.
Parrokia: Andra Mariaren Natibitatatea.
Kokapena: Oka-Zugaztieta auzoan, Etxebarri baserri-etxearen ondoan.
Sarbidea: Bilbotik Gernika-Lumorako errepidean, 25,500 km-an, ezkerretara hartu bidexka bat. Baseliza errepidetik ikusten da.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (8,10 x 5,60 m). Zuritutako harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua, zinbria baten gainean. Kanpai-horma gabekoa. Kanpaia arkupearen barnean dago. Ateburudun atea ekialdean, egurrezko burdinsarearekin. Harrizko harlauzadun zorua. Arkupea oinetan.
Irudiak: Santo Domingo Guzmanen eta Sortzez Garbiaren (neurri txikikoa) irudiak.
Artapena: Erorita
Jaia, kultua eta errituak: Santo Domingo Guzmanen eguna abuztuaren 4ean opatzen da, baina 1.976az geroztik ez dira izaten ez mezarik ez erromeriarik.
Oharrak: Ez da agertzen Iturrizak eta Delmasek egiten duten deskripzioetan; ondorioz oso antzina eraikia ez dela pentsa genezake.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.