Izena: Santo Domingo Guzman.
Parrokia: Santiago Apostolua.
Kokapena: Terlegiz auzoan, gaur egun toxikomanoen desintoxikazio-zentro moduan erabiltzen den antzinako bainuetxearen ondoan.
Sarbidea: Gernika-Lumo – Lekeitio errepidean, 36. km-an, eskumarako desbideratzea hartu. 1,100 km-ra baseliza dago.
Deskribapena: 9 x 6,10 m-ko oinplano errektangeluarra. Luzitutako harlangaitzezko hormak ditu. Ertzak harlandunak dira. Lau isurialdeko teilatua. Ez du kanpai-hormarik. Dinteldun atea hego-mendebaldean. Bi leiho dinteldun. Atearen gainean leiho zirkularra hego-mendebaldean. Beste leiho dinteldun bat hego-ekialdean.
Irudiak: Ez du irudirik.
Artapena: Gaur egun arotzeriazko gela moduan erabiltzen da.
Jaia, kultua eta errituak: Aitzinean, abuztuko lehen domekan, meza eta herri-erromeria ospatzen zen.
Aipaturiko bainuetxea martxan zegoenean igandetan meza ospatzen zen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.