Izena: Gurutze Santua.
Parrokia: Etxanoko Asuntzioko Amaren herri elizaren menpekoa izan zen.
Kokapena: Antzina Gorozikako erdigunean kokaturik egon zen, eskola eta udaletxearen (Udal propioa izan zuenean) ondoan, herri elizatik 50 bat metrora.
Oharrak: Iturrizaren arabera, 1.774 urtean eraiki zen Domingo Goiriaren izenarekin.
Ehorzketak: Inguruan ehorzketak egin ziren, ortu santu.
Bere garaian baseliza izan zen eraikina gaur egun beste erabilpen bat du. Lehenago, leku horretan, Gorozikak Udal propioa izan zuenean udal-hiltegia eta haragitegia egon zen. Oinplano angeluzuzenekoa da (6,95 x 4,95 m), bi isurialdeko teilatua du eta bere hormak harlangaitzezkoak dira eta zurituta daude.
Ohar historikoak: 1.793an Kalagorriko Gotzain Francisco Mateo Agiriano Gomez Jaunak egindako bisitaldian, Gorozikako auzotarrei zegokien baseliza honetara joan zirela eta egokia iritzi zitzaiela jasota dago, baina baita aldarera lurra eta hautsa jaustea eragozteko gangatxoa behar dela ere. Aurrekoagatik, auto hau argitaratu eta lau hilabeteko epean aipatutako ganga konponduta egoteko agindua eman zuen. Era berean, baseliza garbi, apainduta eta txukun izateko agindua ere eman zuen. Horrela egin ezean, hogei dukateko isuna eta bere eskuetan egon daitezkeen beste era bateko neurriak ere hartuko direla zioen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.