Izena: Jesus Gurutziltzatua, herritarrentzat Kurtzifisidxoa.
Parrokia: San Martin Gotzain.
Kokapena: Meakaur auzoan, parrokiaren eta udaletxearen aurrean dago.
Sarbidea: Mungiatik Morgara doan eskualdeko errepidean, 27,300 km-an, ezkerraldean, Meakaureko San Martin parrokiara doan bidea hartu behar da.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (15,30 x 6,10 m). Zuritutako harlanduzko hormak. Lau isurialdeko estalkia, barnealdetik gurutzeria-ganga itxura duena. Ipar-ekialdean erdi-puntuko arkupetik barnera sartzen da. Sarbideak, torneatutako egurrezko sarea du. Leihoburudun leiho bi hegoaldean. Nabean, zementuzko zorua harrizko harlauzen gainean; presbiterioan, harrizko harlauzak eta egurra. Harlanduzko bi zutabek oinetan dagoen arkupea eusten dute. Fatxada nagusian dagoen zementuzko plaka batek ondokoa dio: Hermita del Crucifijo. Barnealdean, hegaletako bi hormetan txertatuta, hareharrian egindako arranoaren eta lehoiaren irudi bi daude.
Irudiak: Kristo Santua.
Artapena: Oso ona, 1990ean eraberritu baitzen.
Jaia, kultua eta errituak: Eguen Santuan eta Corpus Christi egunetan parrokiatik baselizaraino prozesioan joaten zen. Ohitura hori, gutxi gora-behera, XX. mendearen azken herenean bertan behera geratu zen.
Baseliza honetara errogatiban ere joaten zen. San Markoren egunean letaniak otoitz egiten ziren errogatiba horietan.
Ohar historikoak: Iturrizak hauxe dio:
"(...) Edificada por la misma republica el año de 1585 y renobada en el de 1766 dentro de la qual existen dos lapidas, con las figuras de vna aguila y leon con inscripciones que dicen Ave Maria gratia plena, y Memento (...)".
Hareharrizko bi pieza horiek, esanda dagoenez, barnealdean kontserbatzen dira. Inskripzioak, berriz, ez.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.