Izena: Graziako Andra Mari, Lizarralderen arabera. Herritarrentzako Lamiarengo ermitie da.
Parrokia: Asuntzioko Andre Maria.
Kokapena: Muino batean, gaur egun erorita dagoen Lamaiaran baserri-etxearen ondoan. Baselizatik zutik kanpai-hormak dirau. Bao bakarrekoa da, ez du kanpairik eta harlangaitzez eraikia dago.
Sarbidea: Bermeo-Mundaka errepidea. Errosako zubia gurutzatutakoan, Lamerapuntako faroaren inguruan, bidexka bat eskumara hartu behar da. 5 minutura baselizaren hondarrak daude.
Jaia, kultua eta errituak: Antzina, maiatzaren 9an, San Gregorio egunean, Mundakako parrokiatik baseliza honetara errogatiban joaten zen. Lehorte-garaian Birjinaren irudia jaisten zen parrokia bertaraino.
Oharrak: Ermita honen aurretik, leku horretan, Lamairango beste antzinako ermita bazen; bere egoera txarrgatik seguruenez, XVIII. mendean erausi eta berehala eraiki zuten 1780. urtearen aldera.
Irudi titularra Santa Katalinako baselizan, hasiera baten, Santa Katalina ermitan eta, ondoren, gaurdaino, Andra Mariko parrokian, gorde zen.
Aita Lizarraldek 1934an hauxe idazten zuen:
"Santa María de la Gracia de Lamiaran, en Mundaka se conserva la ermita de Santa Catalina.
Adviertense influencias del arte flamenco en los paños, una marcada tendencia al renacimiento, una innovación en la simbología: el Niño como el de la Virgen del Pilar, tiene cautiva una avecilla en la mano izquierda. Señala el ocaso de la escultura gótica, mejor dicho, la transición del idealismo al naturalismo en el arte religioso, todo ello admirablemente armonizado. Apenas se le venera en aquella ermita y sin altar propio como se halla".
Zabalak bere Bermeoko Historian aipatzen duenaren arabera Lamiarango edo Larrosako Andra Mariaren izenarekin Demiku auzoko baseliza bat aipatzen du. (Bermeoko Larrosa Andra Mariaren baseliza irakurri).
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.