Izena: Izena: San Kristobal.
Parrokia: San Martin Gotzain.
Kokapena: Gereka auzoan, tontor batean, isolatuta eta zelaiaz eta zuhaitzez inguratuta.
Sarbide: Soietxes-Arrieta eskualdeko errepidean, 23. km-an, ezkerrera, Irizabala doan auzo-bidea hartu behar da. 700 m aurrerago, Gerekaurre eta Gereka baserri-etxeetara heldutakoan bidezidorra hartu behar da. Baseliza 5 minutura dago.
Deskribapena: 11,45 x 7,60 m-ko oin errektangeluarra. Hormak harlangaitzezkoak dira eta ertzak harlanduzkoak. Homak, erditik gora zementuz estalita. Bi isurialdeko estalkia. Ez du kanpai-hormarik. Iparraldeko aldean kanpaia dago teilatu-hegaletik eskegita. Mendebaldean eta Hegoaldean dinteldun ateak daude. Hegoaldean bi leiho dinteldunak daude. Harrizko harlauzak dituen zorua du. Egurrezko korua.
Irudiak: San Kristobal
Margolanak: Gurutze Sakratua eta Birjina.
Artapena: Ona. XXI. mendearen hasieran eraberritu zen.
Jaia, kultua eta errituak: Uztailaren 10ean, San Kristobal jai-egunean, meza ospatzen da. Garai batean, erromeria ere ospatzen zen. Agertutakoei, gaur egun, makailoa eta ogia ematen zaie.
Erreguak: Lehorteari aurre egiteko baselizara errogatiban joaten zen. Ohitura hau 1960 urtez geroztik ez da egiten.
Oharrak: Iturrizaren arabera ermitaurako etxea zuen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.