Izena: Garbikundearen Andra Mari, herritarrentzat Kandelarijje eta baita Demikuko Birjiñie ere.
Parrokia: Mundakako Asuntzioko Andra Mariko parrokiaren menpekoa da.
Kokapena: Demiku auzoan, Justu baserri-etxearen aurrean.
Sarbidea: Bermeo-Mundaka errepidea. Hiribilduaren kanpoaldean kokatutako zerbitzugunean eskumara auzo-bidea hartu. 1,100 km-ra bidearen alboan baseliza dago.
Deskribapena: Oin-plano errektangeluarra (10,90 x 8,30 m) da. Hiru aldeko abside poligonala. Ageriko harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua eta horren gailurra dorretxo batek burutzen du. Bertan kanpaia dago eta bi isurialdeko teilatu txikiz osatuta dago. Estalkiaren alde batean harrizko gurutzea dago. Ateburudun atea hego-ekialdean. Ipar-ekialdean beirateak dituzten puntu erdian erremataturiko zazpi leiho daude. Puntadun arkua duten bi leiho beiratedun hego-ekialdean. Leiho dindeldun bat hego-ekialdean. Ipar-ekialdeko eta hego-ekialdeko hormetan bi bao handi zabaltzen dira. Harlauzazko zorua. Zementuzko koroa. Oinetan arkupea.
Irudiak: Birjina Jesus Haurrarekin.
Artapena: Justo Anasagasti (O.F.M.) Aitaren zuzendaritzapean eta Bermeoko eta Mundadako herritarren laguntzaz 1970ean eraberritu zen.
Jaia, kultua eta errituak: Otsailaren 2an, Kandelaria egunean, festa nagusia ospatzen da. Jaiaren ostean bederatziurrena dago. Mezan kandelak bedeinkatzen dira. Garai batean, erromeria, Etxebarri baserri-etxearen ondoan egiten zen. Gaur egun, mezaren ostean, baselizaren ondoko zelaian, joandakoei eskertzeko gailetak eta ardoa ematen zaie.
Baselizak igandeetan kultua zuen eta noizbehinka ezkontzak ospatzen ziren.
Oharrak: 1934ko apirilaren 5ean baseliza hau kultura zabaldu zen.
Antzina Justo eta Pastorren debozioko beste baseliza bat egon zeneko lekuan dagoela dio tradizioak. Batzuen ustez, baselizako irudi titularra beste horretatik datorrela. Zabalak, berriz, uste du Larrosako baselizan beneratzen den irudia Kandelariaren honetan beneratzen dena izan daitekeela. Auzoko herritarrek diotenez oraindik orain 1983an Justu baserri-etxearen ate tzarrean duen horma-hodi hutsean Larrosako baselizako irudia gordeta egon zela.
Lizarraldek baseliza honen irudiaren balio azpimarratzen du: "...En la serie de imágenes labradas en piedra, esta es de las primeras de la provincia. (Fue restaurada por D. Benito de Barrueta). Por la labra y la simbología, es contemporánea de las Vírgenes con el Niño, jugando con una avecilla. Esta hecha con piedra creta, rayable con la uña...":
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.