Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Sortzez Garbia, herritarrentzat Santos Chirenes.

Parrokia: Lumoko San Pedro Apostolua.

Kokapena: Arane auzoko goragune baten, Izagirre baserri-etxearen ondoan eta Etxostie deituriko leku batean.

Sarbidea: Amorebieta-Etxanotik Gernika-Lumora errepidean, 30,500 km-an ezkerretara hartu auzo-bide bat eta 600 m-ra Eizagirre baserri-etxea dago.

Deskribapena: Oin-plano errektangeluarra (8,75 x 5,50 m) du. Zuritutako adreiluzko horma. Bi isurialdeko teilatua. Adreiluzko kanpai-horma erorita dago. Burdinazko gurutze txikia gainean. Ateburudun atea H-an. Huts-gune txikia H-an. Zementuzko zorua.

Irudiak: Sortzez Garbia eta Hamabi Apostoluak. Margo-lanak: Limpiaseko Kristo Santua, San Antonio, Bihotz Sakratua, San Jose eta Barquerako Ama.

Artapena: Txarra.

Sortzez Garbia
Sortzez Garbia.

Jaia, kultua eta errituak: Kandelerioetan herritarrek baselizan kandela bedeinkatuak jartzen zituzten. Garizuman Arrosarioa otoitz egiteko eta Gurutze-Bide txikia egiteko herritar guztiak igandero bildu egiten ziren. Data hauetan, zazpi igandeetan, herritarrei konfesioa hartzeko apaiza joaten zen. Arrosarioa maiatzean eta urriko igandeetan errepikatzen zen.

Guda zibilaren ostean hiru meza bakarrik izan dira. Bata, Izagirre baserri-etxerainoko bidea egin zenean. Bigarrena, auzora ura ekarri zenean. Hirugarrena, 1993ko irailean, Izagirre baserri-etxeko ondorengoek baseliza eraberritu zutenean.

Oharrak: Isidro Ibarguengoitia, jatorriz Izagirre baserri-etxekoa, Ajangizen bizi izan zen. Bere emaztea haurdun zegoen. Bere emaztea eta bi umeak erditzean hil egin ziren. Insidrok ezin izan zuen jasan eta bere bizi osoa otoitzean ematea erabaki zuen. Foruko Frantziskotarren komentuan sartzeko eskaera egin zuen, baina bere egoera txarragatik ezin izan zituen botoak egin. Izagirre baserrira itzuli zen eta bere anai nagusiari alboan eraikin bat eraikitzeko baimena eskatu zion. Bertatik bere ametsik handiena egin zuen: Sortzez Garbiari zuzenduriko baseliza eraikitzea.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.