Izena: San Esteban.
Parrokia: Santiago Apostolua.
Kokapena: Enderika auzoan, antzinako harizti batez inguratuta, auzo-bide baten ondoan eta Enderikeandi, Astorre, Intxurrietagoiko e Itxurrietabeko... baserri-etxeetatik oso gertu.
Sarbidea: Gernika-Lumo – Lekeitio errepidea. 36 km-an, ezkerrera hartu Enderikara doan auzo-bidea. Baseliza bi kilometrora dago.
Deskribapena: 9,30 x 5,90 m-ko oinplanoa. Harri-hormazko apareju urria eta ertzak harlanduzkoak. Bi isurialdeko estalkia. Bao bakarreko harrizko kanpai-horman kanpaia du. Hegoaldean arku konopialdun atea du. Leiho dintelduna eta gezi-leihoa hegoaldean. Bi leiho mendebaldean eta beste bi ekialdean. Zementuzko zorua. Fatxada nagusian plaka batek ondokoa dio: SAN ESTEBAN LEHEN MARTIRIA / 1997.eko ABUZTUAN BARRIZTATUA.
Irudia: San Esteban.
Margolana: Mariaren Bihotz Sakratua.
Artapena: Ona, 1997an berriztu baitzen.
Jaia, kultua eta errituak: Abenduaren 26an, San Esteban egunean, jaia ospatzen zen. 1974ra arte meza ospatzen zen egun horretan.
Erreguak: Errogatiban, letaniak, joaten zen baseliza horretara Kortezubiko parrokiatik. Ura eta gatza bedeinkatzen zen parte-hartzaileen artean banatzeko eta ortuetan zabaltzeko.
Lehorte-garaietan San Estebaren irudia eramaten zen ermitatik parrokiara bederatziurrena egiteko. Bederatziurrena egiten zenean parrokiako Santiagoren irudia baselizara eramaten zen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.