Izena: San Esteban.
Parrokia: San Martin Gotzain.
Kokapena: Gererkiz gainean, Eskerika auzora doan bidearen albo batean eta Gerekiz baserri-etxearen ondoan.
Sarbidea: Gernika-Lumotik Larrabetzura doan eskualdeko errepidean, 29. km-an.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (8,50 x 8,45 m). Bistan dagoen harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua. Bertara sartzeko dagoen sarreraren gainean inguruko teilatu-hegala apur bat zabalagoa da. Dinteldun atean hilarri erromatarren kopiak jarri dira.
Irudiak: San Esteban.
Artapena: 1992an eraberritu zen. 1961eko apirilaren 5ean jasandako suteak erabat suntsitu zuen.
Jaia, kultua eta errituak: 1975. urtera arte, gutxi gora-behera, San Esteban Protomartiren jaia abenduaren 26an ospatzen izan da. Egun horretan, Gerekiz baserri-etxearen etarpean meza ospatzen zen. Oraindik orain, ataripe horretan gurutzea erliebean eta inskripzio bat (AÑO / DE 1779) kontserbatzen dira.
Herri-erromeria goizetan ospatzen zen.
Errogatibak: Garai batean, Igokundearen aurreko hiru egunetan Morgako parrokiatik ermita honetaraino errogatiban joaten zen.
Ehorzketak: bertako berriemailearen arabera baselizaren ipar-ekialdean giza aztarnak aurkitu dira.
Ohar historikoak:
Antzinako Parrokia: Iturrizaren ustez, baseliza hau bazen:
"(...) vna de las mas antiguas Parroquias de Vizcaya que se redujo á Heremitorio mas ha de 800 años; en el de 1770 fue reedificada, y en su circunferencia se hallan varias sepulturas y huesos difuntos soterrados con la Cara al Oriente; al ampliarla hallaron en los cimientos varias piedras con inscripciones...
Otras piedras hallaron asi vien con inscripciones, pero bolvieron a meterlas en los cimientos de dicha Hermita de San Esteban(...)".
Hilarriak: Ipar-mendebaldeko eta Hego-ekialdeko hormetan erromatar garaiko inskripzioak dituzten bi hilarri kontserbatu dira.
Gaur egun, Derioko Elizbarrutiko Museoan daude. Euretariko baten inskripzioak hauxe dio:
TE SEMPRONIE / CONIUGI SUE / POSUET / MEMORIA / CONS CCCC. Horren itzulpena ondokoa litzateke: Terenciok bere emazte Semproniaren oroimenez jarri zuen 400. kontsulatuan.
J. Vives-en arabera data hori K.o 362. urtekoa da.
Beste hilarria, erromatarra baita ere, erdi-zirkuluko hobia duena, osotu gabeko inskripzioa du. Hiru lerrotakoa da eta ez darama datarik. Hauxe dio (parentesi arteko hizkiak hilarriaren zatiketan galdu ziren):
(SE) VERINIA (CONI)
VGI SVO SALV (IC)
ALO CERTIMIO
Horren itzulpena ondokoa da: Severianak oroitzapen hau bere senar Salvicalo Certimiori zuzendu zion.
Zin egiteko baseliza: Zin egiteko baselizatzat hartzen da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.