Izena: Erremedioetako Ama.
Kokapena: Tokiko tradizioaren ustez Atxondo mendiaren maldan, Gane eta Ganeatxe baserri-etxeak baino gorago kokatuta zegoen. Gernika-Lumotik Bermeora doan errepidearen 38 km-an ezkerraldean zegokeen.
Oharrak: Baseliza honen hondar batzuk geratzen dira. Inguru honetako auzotarren aburuz, Busturiako San Kristobal baselizako
Andra Mariaren irudia desagertutako baseliza honetakoa litzateke.
Iturrizak, baseliza hau, Busturiako Axpekoen artean sartzen ditu: "en jurisdicción temporal de la citada republica de Murueta".
Agirietan ez da baseliza honeni nolako aipamenik aurkitu. Landa-lanak ere ezin izan du baieztatu auzotarrek esandakoa.Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.