Izena: San Emeterio eta Zeledonio.
Parrokia: Santo Tomas Apostolua.
Kokapena: Barrutia auzoan dago, eskoletatik gertu dagoen tontortxo baten maldan. Etxezarre baserri-etxetik 30 m-ra eta Torretik 100 m-ra.
Sarbidea: Gernika-Lumo – Kortezubi errepidea; 34 km-an eskumaldera hartu behar da auzoko bidea. 150 m-ra Etxezarre baserri-etxea dago eta aldamenean baseliza.
Deskribapena: 9 x 5,40 metroko oin angeluzuzena dauka eta mokatutako harlangaitza dauka, harlanduzko kantoi-harriekin. Teilatua isurialde bikoa da, zertxa baten gainean dago eta ez dauka kanpandorrerik. Baselizak ate dintelduna dauka ipar-mendebaldera begira dagoen horman eta gezi-leihoa dago hego-mendebaldeko alderdian. Zorua zeramikazkoa da.
Irudiak: San Emeterio eta Zeledonio, San Jose eta Jesusen Bihotza.
Artapena: Ona.
Jaia, kultua eta errituak: Irailaren lehen domekan meza ospatzen zen.
1970. urtera aldera domeketan meza egoten zen baseliza honetan Xabiertar A.A.-en eskutik.
Noizbehinka, ezkotzak, bateoak... ospatzen dira.
Oharrak: Etxezarre baserriaren norberaren jabetzakoa da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.