Izena: Izena: San Bizente Martiri.
Parrokia: Akordako Andra Maria Garazi.
Kokapena: Antzora auzoan, Andikone deitutako lekuan, Izaro irlaren aurrean.
Sarbidea: Gernika-Lumo - Ibarrangelu (Laidatik) errepidea. 45,600 km-an, eskuinaldera hartu behar da Antzorara doan auzo-bidea. 100 bat m-ra baseliza dago.
Deskribapena: 10,95 x 7,30 m-ko oin-plano errektangeluarra. Hormak, harlangaitzezko harriz eginda daude, eta ertzak, harlanduz. Teilatua hiru haizetara. Bao bakarreko hormigoizko kanpai-horma, kanpaiarekin. H-an dinteldun atea eta gezi-leihoa. Haurlauzazko zorua.
Irudiak: San Bizente, San Isidro eta San José.
Margo-lana: Jesus Nazaret.
Artapena: Ona.
Jaia, kultua eta errituak: Garai baten, jaia, urtarrilaren 22an, San Bizente egunean bertan, ospatzen zen. Baina azken urte hauetan, jaia, abuztuko bigarren igandera atzeratu da. Abestutako meza eta herri-erromeria dago.
Lehenago, maiatzaren 15ean, San Isidro eta, martxoaren 19an, San Jose, egunetan, mezak ospatzen ziren.
Errogatibak: Akordako parrokiatik errogatiban joaten zen baseliza honetara.
Lehorte-garaian Akordako Birjina honaino jaisten zen prozesioan.
Ezkontzak: Inoiz ezkontzaren bat ospatu izan da.
Oharrak: Fabrika-Liburuek 1652ra garamatzate eta badirudi sasoi horretan txakolina batzen zela parrokiako ortuan.
1.793ko bisitaldiaren ondotik, itoginak zeudelako edo, teilatua eraberritzea agindu zen; baita aldarearen gainean zegoen gurutzea beste bategatik aldatzea ere. Izan ere, zatarra baino zatarragoa zen gurutzea.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.