Izena: San Bizente, herritarrentzat San Bixenti.
Parrokia: San Martin Gotzain.
Kokapena: Meaka auzoan, Arkotxe baserri-etxearen ondoan.
Sarbidea:Mungia-Morga eskualdeko errepidean, 29,600 km-an ezkerretara hartu behar da desbideratzea. 200 m-ra baseliza dago.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (8,10 x 5,55 m). Bistakoa den harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua. Hegoaldean leihoburudun leihoa eta ateburudun atea. Harrizko harlauzadun zorua.
Irudiak: Ez du irudirik. San Bizenteren irudia parrokiara eraman zuten.
Artapena: Gaur egun korta bihurtuta da. Eraikina ondo artatuta dago.
Jaia, kultua eta errituak: Jaia urtarrilaren 22an San Bizente egunean ospatzen zen. Meza egoten zen.
Errogatibak: Aitzinean, Igokundearen aurreko hiru egunetatik baten baseliza honetara errogatiban joaten zen: Asentzidxo letaƱiek. Baselizaren inguruan bira bat ematea ohitura zen.
Hilobiak: Iturrizaren arabera hilobia zegoen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.