Izena: San Joan Bataiatzailea, herritarrentzat Yandonis.
Parrokia: San Martin Gotzain.
Kokapena: Meaka auzoko Ganbeko auzunean, zelai batean, Yandonis baserri-etxetik 50 m-ra kokatuta dago.
Sarbidea: Mungia-Larrabetzu eskualdeko errepidea, 28,100 km-an desbideratzea hartu ezkerretara. 2,200 km-ra baseliza dago.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzena (14,40 x 9,80 m) eta baita absidea ere (5,40 x 6 m). Bistan dagoen harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Bi isurialdeko teilatua bi zertxen gainean. Bao bakarreko harlanduzko kanpai-horma. Ez du kanpairik. Ateburudun atea mendebaldean eta puntadun arkua duen beste bat ekialdean. Gezi-leiho bat iparraldean. Lur egosizko harlauzak zoruan. Egurrezko koroa. Epistolaren aldeko sarbidea teilatu batek babesten du. Koroarena urreko hagan ondoko inskripzioa dago: ESTA OBRA HIZO EL MAESTRO MARTIN DE GURRAZA. AÑO DE 1722.
Irudiak: Gaur egun ez du irudirik. San Joanen irudia Ganbeko auzo-eskolan dago. San Pedrorena Morgako parrokian eta Santa Katalinarena (egurrezko taila) Derioko Elizbarrutiko Museoan.
Artapena: Baldintza txarretan.
Jaia, kultua eta errituak: 1970. urtera arte ekainaren 24an San joan Bataiatzailearen egunean ospatzen zen jaia gaur egun ez da ospatzen. Abestutako meza eta herri-erromeria zegoen.
Egun horretan, baselizan, San Joanen loreak eta belarra bedeinkatzen ziren. Ondoren, trumoi- eta tximista-egunetan erre egiten ziren.
San Pedro egunean, ekainaren 29an, meza ospatzen zen.
Errogatibak: Parrokiatik baselizaraino errogatiban joaten zen Igokundearen aurreko asteazkenean.
Eskaera eta eskaintza: Oiloen izurrite-garaian oiloak osatzea eskatzen zitzaion santuari. Erleek ezti ugari sor zezaten ere joaten zen santuarengana. Urtero olioa, kandelak eta dirua eskaintzen zitzaizkion.
Manuel Marcaidak, baseliza honen inguruan, 1924an inguruko herrietatik (Mungia, Morga, Fruiz eta Fika) emakume asko joaten zirela zioen.
"(...) Suelen ofrecer cierta cantidad de aceite, cuyo valor envían en metálico a la ermitaña en caso de no poder ir ellas personalmente a la ermita. Cuando una gallina está enferma, suelen llevar a la ermita una pluma de la misma (...)".
Antzinako Parrokia: Iturrizaren aburuz antzinako parrokia zen:
"(...) La de San Juan Bauptista, con pila batismal con tradición de que fue Parroquia antes de que se fundase la de Sn. Martín de Morga (...)".
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.