Izena: San Bartolome.
Izena: Asuntzioko Andra Maria.
Kokapena: Isla Goikoa auzoan, tontorrean eta artadi baten ondoan, Ozamiz baserri-etxetik oso gertu.
Sarbidea: Gernika-Lumotik Ibarrangelura errepidean, Laidatik, 40,500 km-an eskumara, Isla Goikora doan auzo-bidea hartu behar da.
Deskribapena: 8,15 x 6,70 m-ko oinplanoko eraikina. Harlangaitzezko horma eta harlanduzko ertzak. Estalkia lau isurialdekoa zinbria baten gainean. Baodun harrizko kanpai-horma kanpaiarekin Ate eta leiho dintelunak ipar-ekialdean. Zementuzko zorua.
Irudiak: San Bartolome, San Antonio eta Fatimako Ama Birjina.
Koadroak: Santa MarĂa del Perpetuo Socorro, Jesus Heriotzara Kondenatua, San Jose, Ume Jesusen Aurkezpena Elizan, Mariaren Bihotza eta Gurutzearen Jaitsiera.
Artapena: Ona.
Jaia, kultua eta errituak: Abuztuaren 24an, San Bartolome egunean, meza eta erromeria dago.
Oharrak: Ozamiz baserriaren jabetzakoa da.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.