Izena: San Bartolome.
Kokapena: Errenteria auzoan, Maloste deituriko lekuan kokatuta zegoen. Tradizioagatik badakigu Alegria baserri-etxearen ondoan egon zela. Gaur egun, Katalin Etxea moduan ezaguna den etxebizitza ugariko etxea dago. Gaur egun, ermitaren izena daraman kalea dago. Andre Maria Madalena ermitatik oso gertu zegoen.
Deskribapena: Ezin esan daiteke zehaztasunez bere arkitektura nolakoa zen. Baina, honaloa izan zitekeen: Errenteriako etxeen itxura berdintsua, kanpai-horma eta ataripea izan ezik. Ermita mendebaldera orientatuta zegoen. Aldarea eguzkialdera zegoen. Nabe bakarreko eta errektangulu-itxurako eraikina. Zuritu edo zuritu gabeko harrizko hormekin eraikitakoa. Ertzak harlanduzkoak dira. Teilatua bi isurialdekoa, egurrezkoa eta kurbadun teilekin. Punta erdiko arkua duen atea zen sarbidea. Seguruenez, ez zuen altxatutako dorrerik. Horren ordez, kanpaiak izateko harlanduan eraikitako harrizko kanpai-horma izango zuen eta horren gainean gurutzea zukeen. Harrizko harlauzak zituen eta ondoren egositako lurrez egindako harlauzak. Presbiterioa, harrizko harlauzekin. Harrizko aldarea. Erretaula santu edo santa titulardunarekin eta beste santu edo santa (babesteko edo deboziorako) batzuekin. Ate ondoan, ur bedeinkaturako bat edo bi ontzi, gurutzeekin apainduta edota gurutzean errematatuta.
Jaia, kultua eta errituak: San Bartolome auzoan santu horren jaia ospatzen da abuztuaren 24an. Meza egoten da Mesedeetako Komentuan. Erromeria ere izaten da.
Ohar historikoak: Lehen agiri-aztarna bat Kalagorriko Gotzainak bere jurisdikziopeko parrokia eta ermitetara ordezkariek egiten zituzten bisitaldia da. Zehatz-mehatz, San Bartolome ermita, birritan aipatzen da: 1758 eta 1768 bisitetan. Azken horretan, Francisco Alonso Gutiérrez Jaunak, gotzainaren bisitatzaileak, Arratzuko Santo Tomas eliza eta bere baselizak bisitatu zituen, eta zera eskatu zuen: “que las tengan con mucho aseo y curiosidad, y sin permitir en ellas... cosas que no correspondan al lugar sagrado”.
Beranduago, XIX. gizaldiaren hasieran, Juan Ramon Iturrizak, Arratzuko Santo Tomas parrokiaren jurisdikziopekoen artean Andre Maria Madalena eta San Bartolome ermitak, biak Ajangizko Errenterian, aipatzen ditu. Autore berak badio San Bartolome ermita 1789an erautsi zela bere artapen-egoera kaskarragatik.
Errenteriako biztanleek santu honekiko zuten sinesmena hain handia zen bertan egondako irudiak ondoan zegoen Madalena ermitara eraman zituztela. 1796an dataturiko beste agiri batean Kalagorriko gotzainaren ordezkaritza batek Arratzura egindako bisitaren berri ematen da. Bertan, ez da San Bartolome baselizaren berri ematen, baina esan bai esaten da baseliza horretako aldarea Andre Maria Madalena baselizan dagoela eta txikiegia dela. Gainera, orduz geroztik, Andre Maria Madalena ermita izen biekin ezaguna da.
Juan Jose Lekandak, XIX. mendearen amaieran, ondokoa idatzi zuen:
"No lejos de la cruz de Rentería había una ermita de San Bartolomé, Y con ocasión de las fiestas del santo titular se celebra allí una animadísima feria. Las fiestas se prolongaban varios días, causando con ello perjuicios a las que se celebraban en Lekeitio a principios de septiembre (San Antolín). Por ello, se trasladó la feria de San Bartolomé a todos los lunes de octubre con extraordinaria concurrencia de gentes. (...)".
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.