Izena: Santiago Apostolua.
Parrokia: Gorostizako Andra Maria.
Kokapena: Lekerika auzoan, Illuntzar mendiaren hegal batean, artez inguratuta, Santixagoko zelaia deituriko lekuan eta Orueta baserri-etxetik gertu.
Sarbidea: Nabarnizko parrokiatik, antzinako andabidetik Lekerika auzora heltzen da. 2 km-ra, gutxi gora-behera, baseliza dago.
Deskribapena: Oin-plano karratua (9,90 x 8,15 m) du. Zuritutako harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Hiru isurialdeko teilatua. Bao bakarreko kanpai-horma, kanpaiarekin, eta burdinazko gurutzea gainean. IM-an puntadun arkua duen atea. HM-an gezi-leihoa eta leihoburudun leihoa. Egurrezko zoladura. Oinean arkupea du.
Irudiak: Santiago Pelegrin eta Fatimako Birjina.
Margo-lanak: Jesusen Bihotz Sakratua, Mariaren Bihotz Sakratua, San Pio X eta Santiago.
Artapena: Txarra. 1982an konpondu zen. Udalak, materialak, eta, herritarrek, eskulana, jarri zituzten.
Jaia, kultua eta errituak: Uztailaren 25ean, Santiago Apostoluaren egunean, baselizaren zelaian abestutako meza eta erromeria ospatzen da.
Errogatibak: 1967ra arte, gutxi gora-behera, Igokundearen aurreko asteartean Nabarnizko parrokiatik baseliza honetara errogatiban joaten zen. Mezan ura eta gatza bedeinkatutakoan parte-hartzaileen artean banatzen ziren.
Eskaintzak: Olioa eskaintzen zen santuaren parte-hartzea eskatuz zentzumena lortzeko. Horretarako, ondoko esaldia esaten zen "Emetik eta ara eriotzako ordurarte". Gaur egun, helburu bera lortzeko, olioaren ordez, dirua eskaintzen da.
Lekuan baselizaren titularrarekin erlazionatutako ondoko bertsoa gogoratu eta abestu egiten da:
"Espainako patroie
Aitxe Santijago
moruen kontra
jarri zan leenago.
Gerra irabazite
oin zeruen dago
zergaitik egin zuen
ainbeste millagro"
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.