Izena: Santiago Apostolua, herritarrentzat Santijjau.
Parrokia: San Bizente Martiri.
Kokapena: Aldaka auzoan, mendixka batean, Gumengu baserri-etxearen aldamenean. Iparraldera San Salbatorekoa ikusten da.
Sarbidea: Gernika-Lumo eta Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz herrien arteko errepidean 44 km-an eskumatara gurdi-bidetik desbideratzea hartu behar da. 2 km-ra baseliza dago.
Deskribapena: Oinplano angeluzuzeneko (8,20 x 6,20 m) da. Hormak harlangaitzezkoak dira, eta ertzak eta baoak harlanduzkoak dira. Hiru horma-bular ditu hegoaldean eta bi iparraldean, bostak harlanduzkoak. Bi isurialdeko teilatua zinbria baten gainean. Barrualdean absidean eta nabean kanoi-ganga du. Ateburudun atea iparraldean. Leihoburudun leihoa hegoaldean. Harrizko harlauzadun zorua. Ebanjelioaren aldean arkupea dago.
Irudiak: Santiago, Birjina eta Jesus Gurutziltzatua.
Artapena: Ona.
Jaia, kultua eta errituak: Uztailaren 25an, Santiago egunean, meza ospatzen da. Parte-hartzaileei ardoa eta gailetak ematen zaizkie. Garai baten erromeria egiten zen.
Oharrak: Tradizioaren arabera Santiago de Compostelara zihoazen erromesak geratzen ziren baseliza honetan.
Baselizatik oso gertu dagoen Kurutzeko baserri-etxearen aldamenean galtzada zegoen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.