Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Paduako San Antonio eta San Antonio Abate; herritarrentzat San AntoniƱo.

Parrokia: Idibaltzagako Asuntzioko Andra Mari.

Kokapena: Elexalde auzoan, parrokia-elizaren inguruko zelaian.

Sarbidea: Gernika-Lumotik Errigoitirako errepidea. Tontorrean desbideratzea hartu ezkerretara. 400 m-ra baseliza dago.

Deskribapena: Oin-plano errektangeluarra (7,20 x 6,40 m) du. Abside zuzenekoa. Baseliza honen jatorrizko fabrika harlanduan eginda dago eta ertzetan bular-hormak ditu. Geroago, harlangaitzezko hormekin eta harlanduzko ertzekin egindako pabilioi batekin luzatu egin da. Ertz horien goialdean bao triangeluarrak daude. Lau isurialdeko teilatua. Baselizaren jatorrizko fabrikan, aldarearen lekuan, puntu erdiko arku handiarekin zabaltzen da. Sarrera, IM-an, horma txiki baten eta harlanduzko bi pilastren artean kokatuta dago. Egitura horietan burdinazko hesia oinarritzen da. IE-ko eta HM-ko aldeetan bi bao handi daude altura erditik estalkiraino doazenak, eta tarte batean burdinazko hesiarekin itxita daude. Harrizko haurlazazko zorua. Kareharrizko bi xaflek ehorzketak erakusten dituzte.

Irudiak: Paduako San Antonio, San Antonio Abate (biak neurri handikoak) eta Gurutzea.

Antonio Abate eta Paduako Antonio Santuak
Antonio Abate eta Paduako Antonio
Santuak.

Artapena: 1730ean eraiki zuten. 1970ean, gutxi gora-behera, eraberritu zen. 1984. urtean zaharberritu zenez bere artapen-egoera ona da.

Jaia, kultua eta errituak: Ekainaren 13an, Paduako Antonio Santuaren egunean, meza nagusia ospatzen da baselizan.

Hurrengo igandean, parrokian, meza, eta inguruko zelaian, erromeria, egoten dira.

Garai batean, San Antonio egunean prozesioa egiten zen parrokiatik ermitara.

Parrokiak prozesio liturgikoak egiteko baseliza hau erabiltzen du. Horrela, Erramuen eguneko prozesioa duela gutxira arte ospatzen zen, eta gaur egun, oraindik, bertaraino, Gorpuzti egunean prozesioa egiten da.

Duela gutxiko ehorzketak: Baselizaren barnean, kareharrizko hilarri bik Lucio eta Juan Ugalde Gaztelu, 1905ean eta 1909an hurrenez hurren, hildako bi presbiteroen ehorzketa adierazten dute.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.