Urdaibai Biosfera Erreserba » Etnografia » Ermitak

Izena: Aingeru Guardako Santua, herritarrentzat Aingeru Guardie.

Parrokia: Almikeko Natibitatearen Ama.

Kokapena: Gurutze-toki hau Almikeko zelaian dago, Andra Mari elizaren aurrean eta horrengandik 50 m-ra. Bermeo Bilborekin lotzen zuen antzinako galtzadaren ondoan dago.

Sarbidea: Bermeotik Almike auzorako errepidea hartu behar da. Baseliza 1,500 km-ra dago.

Deskribapena: Oin-plano errektangeluarra (9,85 x 7,80 m) du. Zuritutako harlangaitzezko hormak. Lau isurialdeko teilatua. Kanpai-hormarik gabe. Ateburudun atea eta leihoburudun leiho bi IE-an. Horien eta atearen gainean bao zikular bat eta triangelu-erako beste txiki bi. Egurrezko zorua. Aurrealdean arkupea du eta bertan jesarlekua dago.

Irudiak: Gaur egun ondoko irudi hauek gordetzen ditu: Kristo Santua, San Migel Goiangerua eta Karmengo Birjina. Lehen. Doloreetakoa, San Joan, eta Kristo Etzana ere gordetzen zituen.

Aingeru Guardako
Aingeru Guardakoa

Artapena: Oso artapen-egoera onean dago, XXI. mendearen hasieran erabat eraberritu zelako.

Jaia, kultua eta errituak: Martxoaren 1ean, Aingeru Guardako Santuaren egunean abestutako meza ospatzen da.

Errogatibak: Baseliza honetara errogatibetan joaten zen Igokundeko jaiaren aurreko astelehenean.

Ehorzketak: Baselizan egindako azken lanetan giza aztarnak aurkitu ziren.

Ohar historikoak: 1900ean baseliza honen gainean egindako inbentarioagatik badakigu Gurutze Santua (Gurutzea), Doloreetako Birjina eta San Joan aldarean leku nagusia zuten; Guardako Aingerua eta beste irudi bat alboetan zeuden.

Oharrak:

Baselizaren sorrera: Iturrizaren ustez 1696an sortu eta 1777an berreraiki zen.

Baselizaren barnealdeko inskripzio batek hauxe dio: Dña. Benita Vallen laguntzagaz / 1948ko Urtian / Margolari Dn Rafael Osak / Barristau ninduan.

Ondasunak: Baselizak bazuen orube txiki bat. Zabalaren aburuz Udalak ur-biltegia eraikitzeko beste orube bat behar zuenez, Almike Nagusi baserriarekin trukatu eta gaur egun baserri horren jabegokoa da.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.