Izena: San Bartolome.
Parrokia: San Pedro Apostolua.
Kokapena: Bedarona auzoan, isolatuta, ezpalda batean.
Sarbidea: Eatik Bedaronarako herri-bidea hartu. 51,100 km-an eskuinalderako desbideratzea hartu antzinako andabidetik. Olabe baserri-etxearen inguruan gurdibidetik jarraitu 500 m-tan ermitara heldu arte. Gainera, bere ondotik, PR BI-168 ibilbide laburra igarotzen da.
Deskribapena: Oin-plano angeluzuzena (12,60 x 7,90 m) du. Zuritutako harlangaitzezko hormak eta harlanduzko ertzak. Hiru isurialdeko teilatua bi zinbriren gainean. Brdinazko bao bakarreko kanpai-horma kanpairekin, fatxada nagusiaren teilatuan eta gainean burdinazko gurutzea. Ateburudun atea eta leihoa M-an. Harlauzazko zorua. Gaur egun, San Bartolome baserri-etxeari itsatsita dago.
Irudiak: San Bartolome, Mariaren Bihotza eta Jesukristo.
Margo-lana: Mariaren Bihotza (kenduta)
Artapena: Ona. 2001an eraberritu zen.
Jaia, kultua eta errituak: Abuztuaren 24an, San Bartolome egunean, abestutako meza eta herri-erromeria ospatzen da.
Errogatibak: Garai batean, Igokundearen aurreko asteartean, San Pedroko parrokiatik baseliza honetaraino errogatiban joaten zen.
Lehorte-garaian, San Bartolomeren irudia parrokiaraino prozesioan eramaten zen eta, parrokiatik, ermitaraino Birjinaren irudia eramaten zen. Parrokian, euria eskatzeko, Santuari bederatziurrena egiten zitzaion.
Eskaera eta eskaintzak: Santuarengana jotzen da amets gaiztoak ez izateko. Kandelak eskaintzen zaizkio.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.