SARRERA
Hasteko esango dogu atal hau prestatuteko Bermeo eta Gernika-Lumoko Udalek Busturialdeko Jolasak izenagaz argitaraturiko lantxoan oinarritu gareala.
Jolastu, jokoak, jolasak... berba erabat ezagunak doguz. Kultura eta garai desberdinetan erabilitako berbok doguz. Kultura guztietan jolastu eta jokatu arren, bakoitzak bere jolas eta joko propioak garatu dauz.
Haurrak zein nagusiak, gizonezkoak zein emakumezkoak, guztiok dogu jolasteko eta jokatzeko beharra, izaki bizidunen eta nola ez, gizakion, ezaugarriak baitira.
Jokoa bizitzaren egoera ezberdinei aurre egiteko irakaspen dibertigarria baino ezta. Oso egokiak dira harremanak sortu zein edukiak bereganatzeko.
Lan honen helburua Eskolei materiale lagungarria eskaintzea da eta, eskola umeen bitartez, Busturialdeko etxeetan sartzea.
Joku guztietan honako atal hauek agertuko jatzuez:
Lan honen akaboan aurreko jokoetako zein umearen lehenengo urteetako kanten berri emoten jatzue.
Busturiako jolasak deskargatu (.pdf 717KB)
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.