Oraintxu Euskadiko Epaimahai Gorenak Bizkaian paralizatutako Pagausoaren kontrapasa motako ehizari buruzko Xx taldeen komunikatua.
Kontrapasa hegazti migratzaileek Afrikan edo Iberiar Penintsulan negua eman ondoren egiten duten itzulerako bidaia da. Iharduera zinegetikoa sasoi honetan ez da onargarria ez biologia aldetik ezta etika ikuspuntutik ere, honako bi arrazoi hauengatik:
Udazkeneko migraldian edota negualdian ehizaldi luze bat pairatu duten hegazti berberen kontra doa.Era berean ale hauek aukeraketa naturala jasan dute sasoi erabakikor honetan. Dagoeneko urteko minimoetan dauden poblazioak, birsortze lanei ekitera doaz, beraz ehizatuta gertatzekotan zapuztuko lirateke euren balizko ondorengoak.
Sasoi honetan iharduera zinegetikoak gaitz nabarmenak sortarazten ditu - uxatuz edota tiroketak jasoaz- beste hainbat espezietan, hauetako asko mehatxatutakoak, migraldietarako pasabide berberak erabiltzen dituztelako edo geure lurraldean arraldi prozesuan bete-betean murgilduta daudelako. Gaitz larri hauek etengabe aipatuta izan dira Euskal Herri , Estatu eta Europar mailan goren mailako adituen partez. Hau dela eta, 4/89 Kontserbazio Legea-k eta Hegaztien Directiva-k berez beregi debekatzen dute ehiza mota hau. Ezinezkoa badirudi ere Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek, etengabe ibili dira legeria ukatzen, geure kasuan ezarri ezin daitekeen salbuespen bat aitzakitzat jarriaz. Luxenburgoko Europar Epaiak hala zigortu du Espainako Erresuma - 2005eko Ekainaren 9an argitaratutako erabakian- Gipuzkoan kontrapasa permititzeagatik eta aipatzeagatik baimen hauek ohiko ehizaldiaren (Abuztuaren erdian hasten dena hain zuzen ere) luzapen soil bat zirela. Beraz argi baino argiago geratu zen udaberrian ezin zitekeela pagausoa ehizatu, berau normaltasun osoz lurralde berberetan harrapa daitekeelarik udazkeneko pasean.Bizkaian ehiza kontrapasan onartu zeneko 11 herritatik bederatzitan ehiza daiteke pasan, hau da udazkenean, eta gainontzeko biak mugan dauden herriak dira.
Hala ere, Bizkaiko Aldundia aurten ere ehiza kontrapasan baimentzen ahalegindu da eta , euskal eta Estatu mailako talde konserbazionistek aurkeztutako errekurtsoaren ondoren Euskal Herriko Justizia Epaimahai Gorenak hau geldiarazi berri du.
Honako komunikatua sinatzen dugun taldeok, paralizazio honengatik geure poztasuna adierazi nahi dugu, baina baita ere geure kexka Justizia Administrazioetara jo behar izateagatik Aldundiek legea betearazteko.
Lege eta Konbenio hauek natura babesteko idatzi ziren, europar guztiontzako onura sortu eta zaintzeko. Aldundietako Foru Ordenek helburu hauek bilatu beharko lituzkete eta ez lukete izan beharko zenbait ehiztari berekoien apetak asetzeko lanabesak.
Zalantzarik gabe Europar Epaimahaiak Bizkaiaren kasuan berriro ekingo dio lanari.Onartezina da bizkaitarron ondare naturala hobeto defendatua izatea epai mahai horretan geurea izan beharko lukeen administrazioan baino.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.