Neoklasizismoaren gustuetan eraikitako etxea da. Oinplanta sakonekoa da. Teilatua bi isurialdekoa du. Ertzak eta sarrerako ateburu estua harlanduzkoak dira. Aurrealdeko fatxadan baoak hiru erregistroko hiru kaletan ageri dira. Erdiko erregistroan bi sarrera angeluzuzen daude. Hemendik balkoi txiki batera iristen den bitartean, badirudi beheko solairukoa kenduta dagoela. Beste baoak lehioak dira. Fatxadaren alde bakoitzeko bi lehio daude. Beheko biak lauangeluarrak eta goikoak angeluzuzenak eta estuagoak dira, denak ere harlanduz inguratuta.
Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.