Udaletxea ez da beti egon gaur dagoen tokian, Ugarte auzoan, denborarik gehiena bai baina. XX. mendeko 60ko hamarkadan, hiru elizateek bat egin zutenean, udaletxea Astelarra auzora eramatea erabaki zen, auzo hori hiru biztanle-guneetatik distantzia berdinera dagoelako eta errepide eta tren-geltokitik hur; honetarako, eraikin berria eraiki zen, eta, berriro ere Ugarte auzora itzultzea erabaki zenean, eskola bihurtu zen.
Gaur egun udaletxea dagoen tokian XVIII. gizaldiaren azkenetan zegoena bera da, orduan eraikin berria eraiki behar izan zen eta, lehen auzotarrak batzarrak egiteko elkartzeko erabiltzen zutena behera etorri zelako; dena dela, ez da eraikin haren aztarnarik artatzen, guztiz eraberritu delako ordutik hona.
Gaur eraikinak oin kuadrangularra dauka eta lau isurialdeko teilatua. Hormak kareztaturik ageri dira, harlanduztaturik dauden ertz eta huts-guneetan izan ezik, baina lehenengo solairukoak bakarrik.
Aurrealde nagusiko huts-guneak solairu bi eta ganbaran egituraturik daude. Lehenengo solairu biek huts-gune ugari dauzkate eta ganbarak hiru baino ez; ganbarakoak txikiagoak dira, baina adintelatuak.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.