XX. mendean eraikitako estilo neoklasikodun eraikina. Oinplano apaisatua du. Fatxadan zazpi bao-ardatz simetriko ditu. Eraikinean altuera bi eta ganbara daude. Lau isurialdeko teilatua du eta solairuen artean inpostak ditu. Aparejua iltzatua dago, baoetako eta ertzetako harlanduetan izan ezik. Eskola moduan erabilitako eraikin honek gaur egun oso egoera ona erakusten du, 1987an Kortezubiko udalerriak Udala berreskuratutakoan udaletxea hartzeko konponketa ugari jasan baitzuen.
Eraikin hau elizatearen oinarrizko gunean kokatuta dago. Bere ondoan Santiagoko parrokia dago eta inguruan, enparatza txikia osatuz, frontoia eta probaleku estaliak daude. Alde batean baserri-etxe bat dago eta bestean etxe berriago batzuk.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.