1896an udalak eraikin berria eraikitzeko baimena eskatu zuen Loiolara doan bidean dagoen auzoan udaletxea eta taberna egiteko. Hurrengo urtean egin zen.
Eraikin neoklasikoa da, Ajangizkoaren modukoa, baina plazara ematen duen balkoi luzea mantentzen du. Oin angeluzuzena eta erregistro bi eta ganbara ditu. Baoak simetrikoak dira, bost ardatzetan fatxada nagusian. Fatxada nagusian omenaldi-balkoia dago.
Bigarren erregistroko erdiko baoaren dintelaren gainean inskripzio bat dago “Plaza del pueblo. Año 1870”. Harrizko koadrantea dauka angelu batean eta Kristoren burdinazko irudi polikromatua erliebean, plaka-eran. Sarrera-atea zentratuta dago eta leiho dintelduna dauka albo banatan. Balkoi luzeak sarrera eta leiho bi ditu.
Gernika-Lumora anexionatu zenean, udaletxea bertan behera utzi zen. XX. gizaldiaren 90eko hamarkadan udal-nortasuna berreskuratu zuen eta berriztatu egin zen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.