Ajangizko udaletxea Mendieta auzoan egin zen. 1851n udalerrian zentro administratiboa sortzea pentsatu zen. Pedro Belaunzaran arkitektori agindu zitzaion. Proiektua zabala zen eta udaletxearekin batera, eskola eta abade-etxea egin ziren.
Ajangizko udaletxearen diseinuan batzar-gela, udal-biltegia eta maisuaren gela sartu ziren. Eraikuntza neoklasizista da, balkoi luzea galdu egin du. Erregistro bi eta ganbara ditu. Sarrera-atearen albo baten leihoa dago eta bestean hiru, hau da, ez dago zentratuta. Bigarren erregistroan bost leiho dinteldun eta balkoia daude, biak izkina bietan eta goialdean bost bao karratu.
Gernika-Lumora anexionatu zenean, udaletxea bertan behera utzi zen. XX. gizaldiaren 90eko hamarkadan udal-nortasuna berreskuratu zuen eta berriztatu egin zen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.