Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Industriala » Itsaskitegia

Txatxarramendiko itsakitegiko itsalgela:

INGURUMEN-HEZKUNTZAKO EKIPAMENDUA

Txatxarramendiko itsaskitegia 2001. urtean lehengoratu eta 2004. urtean Itsasgelan bihurtu zen. Berau, Txatxarramendiko zubia eta Busturiako Itsasbegiko tren-geltokiaren artean dago kokatuta.

Erabilpen berri honekin bi ideia nagusi uztartu nahi dira. Batetik, tradizionalagoa dena, itsasoko gauzak orokorrean, eta bestetik, modernoagoa dena, energia berriztagarriak, itsaskitegiaren barnealdea eguzkitiko energiarekin argiztatzen baita.

ZER IDEIA LANTZEN DIRA ETA NOLA DAGO GIROTUTA?

Bere barnean informazio-panel desberdinak daude eskegita. Panel horien tituluak eta bakoitzean lantzen diren gaiak ondokoak dira:

  • Itsasgelaren kokapena. Non dagoen kokatuta Urdaibain.
  • Itsasgelaren kokapena. Non dagoen kokatuta Urdaibain.

Deskargatzeko panela: Itsaski-haztegia bera (.pdf 277 KB)

  • Txatxarramendiko Itsaskitegiaren argiztapena. Urdaibain tradizionalki aurki genezakeen energia berriztagarriak; horien erabilpenak dakarren onurak; eguzkitiko energiaren gainean hitz egiten da, energia-iturri agortezina baita; bere barne aldea argiztatzeko montatu den sistema elektrikoa.

Deskargatzeko panela: Txatxarramendiko Itsaskitegiaren argiztapena (.pdf 228 KB)

  • Landutako itsaskia. Jateko duten garrantziaren arabera hazi izan ziren itsaskiak; espezie bakoitzeko aleak mariskeatzeko izan behar duten gutxieneko tamaina agortu nahiz ez badira behintzat.

Deskargatzeko panela: Landutako itsaskia (.pdf 261 KB)

  • In memoriam . Auzolana izan duen garrantzia Itsasgelaren sorreran eta proiektu honetan parte hartu duten boluntarioei omenaldia.

Deskargatzeko panela: In memoriam (.pdf 16,2 MB)

Barnea girotzeko asmoarekin arrantza tradizionaleko tresna eta itsaski-mota desberdineko maskorrez apaindu egin da. Era berean, itsasgora eta itsasbeherekin sartzen eta irtetzen den urak sortzen duen barneko piszinan itsasbazterreko animalien ordezkapen txikia jarri dugu.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.