Apaintzeko, margolanak oso gutxitan erabiltzen badira ere Busturialdean, 1783an eraikitako etxe honetan adibide bat dugu. Victor (data 1783) Inskripzioa erakusten du. Sinbolo heraldikoak, Simitur familiaren harmarria alegia, teilatu-hegalaren azpian baina fatxadaren ezkerretara margotuta ageri dira. Fatxada berean eta aurkako aldean, hau ere margotuta, etxeak margotuta dituen lobulun eta puntadun laukia dago “Año de” hitzen gainean eta hauen gainean idulkidun gurutzea duen zirkulua dago. Burdinezko balkoi baten alde bietara teilatu-hegalaren azpiko apaindura osotzen duten beste bi lauki daude, batean “IHS-Ma-JOAQUIN I ANA” jartzen du eta bestean 1783 irakur daiteke. Hiru solairuko eraikin kubiko honek fatxadan hiru leihoburudun bao-ardatz erakusten ditu.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.