Baserriaren aldamenean dagoen estalpe baten orman ikus daitekeen kartel baten arabera XIX. mendekoa litzateke eraikina. Ondoko testua jarrita dago: “PANTXIKENE, EDIFICADA POR JUAN MANUEL DE URRUTIA Y MARÍA ANTONIA DE URRUTIA, CÓNYUGES. AÑO 1876”. Etarterik gabeko egoitza-eraikin hau luzitutako harlangaitzez eginda dago, ertzetako harlanduak izan ezik, begibistan baitaude.
Jabego pribatukoa denez ezin sar gaitezke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.