Oinplano laukizuzen sakoneko eraikin neoklasiko handia da. Fatxada nagusian etxea bi pisu eta kamara txikikoa dela ikusten da. Fatxada hori harlandu onekin eginda dago eta beste etxe guztia harlangaitzez. Fatxada nagusia simetrikoa da eta leihoburudun baoak hiru ardatzetan daude, erdikoa oso zabala da. Eraikinaren hiru atalak banatzeko inposta-lerro zabal bi daude. Eraikin neoklasiko aipagarri hau Gerrikaitz auzoan dago, Bizkaiko begiratokirako bidean.
Jabetza pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.