Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Organoak

ANDRA MARIA

Udalerria: Mundaka.

Eraikin erlijiosoa: Jasokundeko Andra Mariren parrokia-eliza.

Organo-mota eta bere deskribapena:
+ Organo nagusia (I):
Violón 16’, flautado 8’, violón 8’, flauta armónica 8’, octava 4’.

+ Errezitatiboa (II):
Cor de Nuit 8’, viola de gamba 8’, voz celeste, flauta octaviante 4’, tiple dulce 2’, contrafagot 16’, trompeta 8’, fagot-oboe 8’, voz humana 8’.

+ Oinekoa:
Contras 16’, contras 8’.

I/P, II/P, II/I, octavas agudas I/I, expresión al II, trémolo, fuertes de trompetería, fuertes de flautados.

56 notako eskuko bi teklatu eta 30 notako oinekoa.

La 4: 430 Hz. Tenperamentu berdina.

Teklatuen eta erregistroen transmisioak mekaniko pneumatikoak dira.

Historia:

1914. urtean Lope Alberdik eginiko organoa da. 1986. urtean Iñaki Oiarzabal organeroak organo nagusiari beste erregistro bat ipini zion eta 1994an okarinaren ordez 2’-ko txirula jarri zitzaion. 2010ean Suitzako Späth organeroen tailerrak berriztatu zuen eta urte horretako ekainaren 29an Benantzi Bilbao organo-joleak lehenengoko kontzertua jo zuen.

Lope Alberdik eta Martik eginiko organoa
1914an Lope Alberdik eraiki zuen organoa.
2010ean Suitzako Späth organeroen tailerrak
eraberritu zuen.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.