Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Zibila » Herri-arkitektura » Baserri-etxeak » Baserri-etxea XVIII-XIX mendeetan.

Zugaza baserri-etxea Mendatako Olabe auzoan kokatuta dago.

Oso eraikin handia da. Hiru altuera eta ganbara dauzka. Sei-bao ardatzetan bananduta dago. Bere fatxada osoa erabat zarpiatuta dago, baoak, ertzak, sarbidea eta beheko solairua goikoetatik banatzen duen inposta-lerro zabala izan ezik. Karrerapea zabala du. Bertan arku eskartzanoa dago eta zutabe toskanar bikoitzean oinarrituta. Azken ukitu zoragarrikoa da eta arkitektura landuaren eragina (inpostak, plakak, arku beheratuak, etabar) handia da, landa-etxebizitzako ezaugarriak galdu gabe.

Bizkaiko baserri-etxerik garrantzitsuenetariko bat da, edota, bere belaunaldikoen, hots, XVIII. mendekoen artean titulu hori merezi du. Bere irudiaren elementurik erakargarriena karrerapeko mainel moduan lan egiten duten zutabe binakatu biak dira. Horien gainean arku handi biak oinarrituta daude.

Zugaza baserri-etxea (Mendata)
Zugaza baserri-etxea (Mendata)

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.