Basondo (Kortezubi) auzoko Morgota baserri-etxean dago. XVIII. gizaldiko barroko estiloko ezkutua da: kraskoa, lumak, lanbrekinen kapa eta oinaldean aingeruaren burua ditu. Hau ere arlotan banatutakoa da; lehen arloan, gaztelua ageri da; bigarrenean, erdi-arrapalako lehoia; hirugarrenean, arbola ezkerrera begira dagoen otsoarekin, bizkarrean duen arkumearekin grinatuta; laugarren arloan, berriz, zaldun armatua dago, ezpata eskumako sorbaldan baina ezpata zorroa ezkerraldean duela. Ezkutu hau Morgota baserri-etxe zaharrean zegoen baina XX. mendearen erdialdean, berri bat jarri zen haren lekuan.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.