Muxoa burdinola Arratzuko Barrutia auzoan zegokeen.
Gola ibaiaren urak erabiliko zituen.
Lope Otxoa Errenteriarena eta Joan Ortiz Ibinarriagarena zen Muxoako burdinolaren presan obra batzuk egin ziren 1642an uholdeek eragindako kalteak konpontzeko eta ubidea garbitzeko. Hainbat peoi eta arotz ibili zen behar horretan.
XVII. gizaldiaren azken aldera batena baino gehiagorena zen eta errentan emanda zegoen.
XIX. mendearen amaierarako ez zebilen.
Burdinola handia zen.
Errota ere izan zuen.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.