Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Militarra » Dorretxeak

Mezeta Dorretxea izenaz ezagutu arren, badirudi, zenbait dokumentuen arabera, 788 urtean Axangiztarren leinua izan zela dorretxearen sortzaile, eta, beranduago, Gernikako Hiriaren sormenean Juan Sanchez de Mezetak eskeinitako laguntzagatik Bizkaiko Jaunak Santa Maria Eleizaren, gaur egungo Juntetxearen, eta Lumoko San Pedroko Eleizaren ardura eman ez ezik, dorretxea ere Mezetatarren Jaunari pasa ziola, beste zenbait pribilegioekin batera.

Antzinako dorretxea leku garaian zegoen, inguruaren kontrol fisikoa eta ekonomiaren ustiaketa baimentzen zuen tokian, alegia. Jauntxoek, beraien posizio sozioekonomikoa mantentzeko baliabide egokiak biltzen zituen lurraldean kokatzea ezinbestekoa zuten. Horrelako dugu Kanpantxuko alde hau: ibaia, errotak eta burdinolak eraikitzeko (egunean denak dira errotak); lekua soberan ermitak (Santa Marina Mezeta) izateko, edota nekazaritza, abeltzaintza eta eskulangintza ustiatzeko baso eta lurzoru emankorrak, itsasoaren gertutasuna ahaztu gabe. Egunean, eraikin kubikoa da, lau isurialdeko teilaturekin. Fatxada harlanduaz eginda dago eta bao adintelatuak ditu. Albo banatan atal lateral bi gehitu ziren eta faldoiekin estalduta daude (jatorrizko itxura aldatu diote).

Dorretxea
Dorretxea

1476ko Uztailak 30ean Fernando el Catolicok, Gazteluko Erregea zena, Bizkaiko Foruak zinpetzen adierazten duen "El Besamanos" deitutako margoa ikus dezakegu Juntetxean. Bertan, Mezetatarren Jauna ageri da kaskoa jarrita eta lantzaz armaturiko besoan haritzari kateaz lotutako otsoa eta irudia inguratuz Ave Maria Gratia Plena leienda irakur daitekeen zilarrezko ezkutua eusten. Kanpoko apaingarrietan inskripzioa hau dago: “Gane el lobo al Macedón mi alto robre defendiendo y al Rey Ramiro siguiendo merecí brazo y lanzón”.

Egoera txarrean dago eta dorretxearen armarria Montefuerteko konde-kondesak Lumon duten Alegria Jauregian dago.

Ajangizko Kanpantxu auzoan dago kokatuta eta jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke barrura.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.