Eraikinak oin angeluzuzena dauka eta teilatua lau isurialdekoa da. Fatxada noblea alde nagusietako baten dago, elizara begira. Behe eta lehenego solairua ditu eta erregistroak inposta leun batez bereizten dira. Aurrealdea ordenatuta eta simetrikoa da, huts-guneak sei ardatzen inguruan dagoz, hirunaka eta eskema bera errepikatzen da. Sarrera nagusiak egitura-arku bat dauka, perfil beheratu batez, eta albo banatan huts-gune bat. Horren ganean, balkoia dago, harrizko mensula baten gainean eta albo banatan dinteldun huts-gunea bat dauka. Eraikinak hareharri harlanduzko aparejua dauka.
Abadetxea Mendieta auzoan dago. XIX. gizaldian egin zen eliza, udaletxea eta eskolarekin batera. Juan Bautista Belaunzaranek diseinatu zituen eta obrak 1822an egin ziren.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.