Matxitxakoko Itsasargia izen bereko lurmuturrean aurkitzen da. Kontatzen dutenez, 1915ean, migrazio-sasoi betean, itsasargiaren linternak erakarrita, ekaitz betean, 10.000 hegaztik linternaren kontra talka egin zuten.
Euskal Herriko kostaldeko punturik iparraldeagoan dago kokatuta. Sollube mendiaren lur-branka garrantzitsua da. Euskal Herrian aurki daitezkeen hamabost bat itsasargietatik instalaziorik handienak dituena da. Bi itsasargi daude Matxitxakon; batek, argia bidaltzen du itsasorantz eta, besteak, itsasontziak zaindu eta beren nabigazioan laguntza aldera seinale elektrikoak eskeintzen dizkie. Bizilagunak dituen Bizkaiko azken itsasargi honetan 1854tik 1863ra artean “itsasargi-zaindarien”, orduan “dorre-zaindari” moduan ezagunak, eskola bakarra zegoen. Bere inguruan, 120 m sakonean, duela mende erdi hondoratutako merkantzia-ontzia aurkitu berri dute bizkaitar urpekari batzuek. Ontzia 12 m zabal da eta bitan dago bananduta. Bere izena eta bere hondoratzearen arrazoia ezezagunak dira. Aurrekoren alboan, oso muugitua den itsas honen azpian, bigarren munduko gerran hondoratutako patruila-ontzi alemaniarra eta Canarias korazatu frankistak Guda Zibilean hondoratu zuen bou Navarra ontzi euskalduna daude. Lurmutur hau itsas zabalean oso sartuta egonagatik Bizkaiko itsaslerroaren paisairik garrantzitsuenetarikoak behatzeko parada ematen du, mendebaldeko aldea batez ere, Gaztelugatxe Donieneren perfil zoragarriak alegia. Gorago, 1909an eraikitako itsasargi modernoa dago. Metro batzuk beherago 1852ko abuztuaren 21ean inauguratutako itsasargi zaharra dagoen lekuan, amildegiaren ondoan, antenak eta lokalizazio-radarra daude. Oteen artean, zapaldutako bide-zidorretatik abiatuta amildegiaren ertzeraino urreratu gaitezke.
Bizilagunak izan badituen baina publikora irekita ez dagoen itsasargi honetara heltzeko Bermeotik Bakiora doan BI-3151 errepidetik joan behar da. Bermeotik 2,5 km-ra, eskumara, dagoen bidegurutzea hartu eta 2,5 km-ra itsasargiaren atearekin egingo dugu topo. Itsasargiaren argitasuna 30 miliaraino ailegatzen da.
Itsasargiaren inguruan kostaldeko txilardi-otadiaren adibide onak aurkituko ditugu.
Bere inguruak aztertzea eta eguzkia gorde arte bertan egotea gomendatzen dugu.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.