Mallukitzako errota Muruetan dago. Ateburuan idazkin hau irakur daiteke oraindik: “Viva Jesús y el dulce nombre de María Santísima. Año de 1796”. Hala ere, hamarkada batzuk lehenago hasi zen eraikitzen, 1747ko agiri batean agertzen baitzen Juan Pérez de Hormaechea, Foruko herritarrak auzitara eraman zuela Bernardo de Hormaechea, errementaria “... por llevar la herramienta de cultivar Arcas y otras cosas del caserío de Hormaechea al Molino de Malhuguiza...”.
Beste garai batean Maiuguruza moduan ezaguna zen eta Busturiako herritara zen Manuel Txirapozurena zen.
San Mami zeramikak erabili eta alokatu zuen. Ostra-haztegia zuen, bai eta beste arrantza-instalakuntza batzuk ere. Urte askotan aipatutako lantegirako aritu zen lanean, iritzi-desberdin ugari eta auzi asko ere izan zituen, ebatziak beti jabearen aldekoak izaten zirelarik.
Jabeak bere alaba Maria Dolores Txirapozuri dohaitzan eman zion, Gabriel Joaquín Lambanirekin ezkontzeko.
XIX. mendearen bukaeran trenbidea heldu zenean eta XX. mendearen hasieran itsasadarra bideratu zenean, paduretako zati handi bat bete eta luberritu egin zen. Mallukitzako errota 1983an itxi zen, bide-diseinuak itsasadarretik urrundu zuelako. Garai batean errota hornitzen zuen ibilgua errekatxoa da gaur egun., baina euri asko egiten duenean, errekaren urak goratzen dira eta euritearen ondorioz, dena urez beteta geratzen da, antzina bezala.
Oraindik orain, errotarri biko Mallukitza errotaren eraikinak zutik dirau. Itsas-Errota legez ere ezaguna den honek urez betetzeko aldapara erakusten badu ere, ez du inolako tresneriarik gordetzen. Aldamenean, harlauza handi bakarrez egindako zubia ikus daiteke.
Jabego pribatukoa denez ezin da barnera sartu.
2003ko Urdaibai Biosfera Erreserbako Erabilpen eta Kudeaketa Egitamu Gidarian aipatu egiten da III. Eranskinean, Ondare Kultural eta Historiko-Artistikoaren baitan hain zuzen ere, 81. zenbakiarekin eta 38-61-(W) 5086. O. erreferentziarekin.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.