Lumoko dorretxeak –Mezeta Dorretxea edo Allendesalazar Dorretxea legez ere ezaguna (XIX. mendearen amaiera arte elizateko patronatua zuten bi familien izenak), nahiz eta beste batzuetan Torrekua erabiltzen den-, egitura tradizionala jarraitzen du: oinplano karratua du, lau isurialdeko estalkiarekin, bakoitza alde batera, eta alde nagusia hegoaldera begira dagoena da. Hiru maila (beheko solairua, lehen eta bigarren solairua), ganbara bat eta bi ate ditu -aurrealdekoa kontatu barik; ateetako bat zalditegira sartzeko dela pentsa liteke, besteak baino handiagoa da eta-.
Leihateak eraikinaren perimetro osoan zehar dagoz, baina garrantzitsuenak hirugarren pisuko bao edegiak dira. Aurrealdean burdinazko balkoi txikia dago, atxiki berria. Bao txiki hauek kanpoaldetik gurutz formako forja-sarez babestuta daude.
Leihoen eta balkoien ikasketarekin jarraitzen badugu dorretxea edertzen dituzten bi xehetasun arretaz aztertu behar ditugu. Alde batetik, Iparraldeko fatxadan beste balkoi txikia dago, kuku-leihoan, gingil itxurako harrizko hiru haberen gainean. Puntu erdiko arkudun leiho txiki luze bik argia barnera sartzea baimentzen dute. Estalki legez jarritako harlauzak leiho biak, babesten ditu euritik. Bestalde, etxeak jatorrian zuen balkoi korritua ere errekuperatu egin da lehengo zuloak erabiliz. Balkoi horretatik ingurua kontrolatuko zuen eta eraikinak zuen babes-funtzioa ere bertatik egingo zen.
Mezeta dorretxeko armarriaren xehetasuna herri-arkitektura mota honetako dekorazioaren pieza gakoa da; zatikatutako kartelaren gainean kasko bat, lumak eta apaingarria daude irudikatuta; kartelan bueltatutako ilargia, otso bat eta hiru giltza bertikal daude marraztuta; erdiko giltza da hiruretan handiena.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.