Mundakako Enparantzarako sarreran dago. Lau solairukoa da. Lau bao-ardatz ditu eta azken hiruren ertzak egurrezko begiratokiz babestuta daude. Enparantzaren fatxadak bi sarrera ditu erdian. Horietako baten giltzarrian leihoa dago erliebean eta bestean bueltaka ari den itsasontzia dago. Larrinaga kaleko fatxadan ezaugarri berdineko beste fatxada bat du eta sarrerako atean, giltzarrian, berriz ere itsasontzia dago eta azpian D. M. E. Inizialak dauzka.
Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.