Errepidearen aldamenean dago, Gautegiz Arteagako Zelaieta auzoan. XIX. mendeko eraikin neoklasiko honek bolumen handia eta oinplanta etzana erakusten du. Bi solairu eta inposta bidez banatutako ganbara ditu. Teilatua lau uretakoa da. Fatxada nagusian sei bao-ardatz ditu. Aparejua, baoetako eta hegaletako harlanduak izan ezik, zarpiatuta dago. Kanpotik begiratuta itxura ona erakusten du.
Jabego pribatukoa denez ezin sar daiteke bere barnera.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.