Urdaibai Biosfera Erreserba » Arkitektura » Arkitektura Erlijiosoa » Mugape-gurutzeak

Gurutzadura hau Ibaeta auzuneko lorategitxo batean dago.

Gurutzadura
Ibarrangeluko Ibaeta auzuneko
Gurutzadura.

Ereñoko kareharri gorrikoa da, XVIII. gizaldikoa. Gurutzeak, lau angeluko sekzioa du. Goialdean, erliebean zizelatuta, INRIren kartela du. Fusteak, ezkerraldean honako irudiak agertzen ditu: Pasioaren sinboloak diren oilarra, zartailua eta lantza besteak beste. Eskumaldean, berriz, honexek: koroa, eskailera, mailua eta iltzeak.

1759ko dokumentu baten arabera, gurutze horretaraino otoizteren bat ere heltzen zen: “... aldarea dagoen harrizko gurutzeraino eta elizate honetako prozesio orokorrak egiten dira Corpus Christi eta Ostegun Santu egunetan”.

Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org

Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.