Gordoniz Dorretxeak ere gaur arte iraun du. Hala ere, 1940 hamarkadan erabat eraberritu zuten eta, hori dela eta, jatorrizko atal guztiak izkutuan geratu ziren. Ez da erraza atal horrek zein diren somatzea. Dena dela, patin gainean dagoen arku zorrotzean, jatorrizko itxura nolakoa zen ikusi dezakegu. Barruko hormetan beste sarrera bat dago; arku zorrotza eta bao konolopial txikiak baditu. Horiek ikusita, esan dezakegu dorretxe hau 1500 urtearen inguruan egingo zutela.
Urdaibaiko Galtzagorriak © 2017. Kontaktatu gurekin: galtzagorriak@urdaibai.org
Babesleak: Eusko Jaurlaritza, Gernika-Lumoko Udala eta Urdaibai Biosfera Erreserba.